Etxea eraikitzen ari dira

Guaixe 2026ko urtarrilaren 9a

Lehen etxearen ezkerreko aldean eraikitzen ari dira. ARTXIBOA

Horretarako hirigintza araudian aldaketa egin da. 

Lurralde Kohesiorako Departamentuak behin betiko onetsi du Irañetako hirigintza planaren aldaketa. Horren bidez  hiri-lurzorua handitu da, Irañetako hiri-lurzoru finkatugabe gisa kategorizatuta, familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko, tipologia librekoa, erabilera propiorako. Aldaketa horren bidez  1.147,81 m² hiri-lurzoru finkatugabea handitu da. Partzela hori herri sarrerako bidegurutzearen ondoan dago, NA-2410 errepidearen bazterrean, Uharte Arakilerako noranzkoan ezkerrera. Lanak direla eta, obrako ibilgailuak partzelara sartu eta atera aritzen dira, beraz, inguru horretan tentuz gidatzeko seinaleak jarri dituzte.