Abendu haizetsuak hainbat arrasto utzi zituen Irañetan: teilatuetatik eroritako teilak, futbol zelaiko aulkiak iraulita eta elizako ezkila dorre gaineko gurutzea okertuta. Futbol taldekoek udalari aulkiak lurrera sendoago finkatzeko eskatu zioten. Kanpai dorreko gurutzea konpontzeak lanak eman zituen. Garabia bat baliatuta langilea jaso zuten, baina garabia matxuratu eta langilea bizpahiru orduz zintzilik geratu zen. Beste garabia baten laguntzaz jaitsi zuten. 
