Muslariak Txapel Azpin

Guaixe 2026ko urtarrilaren 26a

Lehiaketako kartak eta tapetea. ARTXIBOA

Bikote batek aurrera egin du lehiaketan. 

Euskal Herriko Mus Txapelketako Irañetako kanporaketa ilbeltzaren 17an jokatu zen, Txapel Azpi elkartean. Zazpi bikotek parte hartu zuten eta guztietan onenak Juan A. Beraza Gastesi eta Floren Beraza Gastesi izan ziren. Beraiek sailkatu dira txapelketako Nafarroako kanporaketarako. Haiek joaterik ez balute, Fermin Irurtzunek eta Jose A. Uhartek osatutako bikotea joanen litzateke.