Astekaria

Irene Beraza, Nafarroako txapelduna

Maider Betelu Ganboa 2026ko otsailaren 4a

Irene Beraza Larreta, Nafarroako Cross Country eta Enducross txapelketetan lortutako sariekin. UTZITAKOA

Irintarrak Nafarroako Motoziklismo Galan 2025 txapelketetako bi sari jaso zituen

lbeltzaren 17an 2025eko Nafarroako Motoziklismo Txapelketen sariak banatu ziren Nafarroako zirkuituan egindako galan. 2025eko Nafarroako Motoziklismo Galan Irene Beraza Larreta irintarrak bi sari lortu zituen: infantilen Nafarroako Cross Country txapelduna, eta 18 urtez azpiko 125cc Nafarroako Enducross Txapelketan hirugarrena. "Lesioa izan nuen, baina denboraldia salbatu nuen, eta oso pozik. Aurten 125cc mailan lehiatuko naiz; ikasten eta emaitzak lortzen segitu nahi dut".