Txerri haztegiak egokitzapenak egiteko baimena jaso du

Guaixe 2026ko otsailaren 11

Herriaren ekialdean dago granja. ARTXIBOA

Hiru lan eginen dituzte.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak baimena eman dio Granja Dos Hermanas SA enpresari Irañetan duen txerri haztegian aldaketa nabarmena egiteko. Enpresak zerramen ustiategia du, titia kendu bitarteko txerrikumeen haztegia zehazki. Han hiru lan egin nahi ditu: propano gaseko erraustegia ezarri, minden 2. putzua estali eta kudeatzeko hidrolisi-sistema bat instalatzea. Gobernuak lan horiek eman dizkio, baina hainbat baldintza jarrita.