AHT ibilbide proiektua

AHT eta haren alternatibaz batzarrean

Guaixe 2026ko otsailaren 12a

Irintarrak azalpenak entzuten. UTZITAKOA

Ministerioaren egitasmoaren berri ematearekin batera, mahai gainean dagoen alternatibaren berri eman zuten.

Gizarte egoitzan 45 irintar elkartu ziren astelehenean, otsailaren 9an. Iñaki Arangoa Zia alkateak eta Sakana Trenaren Alde plataformako kide batek Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Iruñea-Altsasu tarteko informazio azterlanak jasotzen duena azaldu zieten. Alde batetik, AHTrako proposatutako ibilbidea eta, bestetik, trenbide egitasmoa eginez gero izanen lituzkeen eraginak aletu zituzten. Horrekin batera, irintarrek tren publiko eta sozialaren alternatibaren inguruko informazioa jaso zuten. 

Ministerioak aurkeztutako proiektua bertan behera uzteko alegazioak aurkezteko epea zabalik dela jakinarazi zuten. Idatziak sinatzeko epea martxoaren 6ra arte izanen da zabalik. Aurreneko alegazioak han bertan jaso zituzten.