Irañetako udaletxeak teilatu berria du udazken akaberaz geroztik. Eta premia bazuen, itajurak baitzeuden. Udalak lan horietara 32.000 euro inguru bideratu ditu. Nafarroako Gobernuari obra egiteko dirulaguntza eskatu zion Irañetako Udalak, baina ez zuen alerik jaso, beraz, bere diruarekin ordaindu dio Beraza eraikuntza enpresari. Irañetako udaletxea erabat berritu zen 2011n, baina teilatua egiteko gelditu zen.