Makina bat irintarrek bat egin zuten Korrikarekin eta haren Euskara gara leloarekin larunbatean, martxoaren 21ean. Hitzordua 13:00ean jarrita zuten. Petoak margotzera elkartu ziren. Ondoren, majo bazkaltzeko aukera izan zuten guztiek. Eta euskararen aldeko lasterketa Irañetara gau, martxoak 23, 16:34 aldera iritsiko da, baina, larunbatean, irintarrek zentzu berean pausoak eman zituzten.