Monumentu izendatutako arbola kaltetuta

Guaixe 2026ko maiatzaren 18a

Neguko elurteak zuhaitza hondatu zuen.

Nafarroako Gobernuak Irañetako bost haritz horiek Natur Monumentu 2009an izendatu zituen. Izendapen horren bidez haiek babestu nahi izan zituen. Baina neguko elurteak haietako baten adarrak hautsi eta bota ditu. Landa Garapen eta Ingurumen Departamentutik jakinarazi dutenez, “babestutako zuhaitza denez, eroritako adarrak eta zutik gelditu den zuhaitz zatia dagoen eran geldituko dira”. 

Nafarroan 47 Natur Monumentu daude. Sakanan izendapen hori dute Irañetako haritzez aparte, Etxarri Aranazko beheko basoko Pagamendiko haitza dermioan dagoen haritz batek eta Urbasan dagoen Otsaportilloko haginak.