Irañetako Udalak Ardazeta kalean dauden bi hiri lur partzela saltzeko enkante deialdia egin zuen maiatzean. Prozesua despedituta, partzelak saldu gabe gelditu dira. Partzela bakoitzean etxebizitza bana eraikitzeko aukera dago. Enkantea deitzean Irañetako Udalak jakinarazi zuen eraikitzen ziren etxebizitzek ohiko bizitegia izan beharko luketeela gutxienez 20 urtez.
Enkantean atera zen aurreneko partzelak 420 metro karratuko azalera du eta Ardantzeta kaleko 6. zenbakia izanen du han eraikiko den etxebizitzak. Lursail horren truke Irañetako Udalak 59.491,26 euro eskatzen zituen. Bigarren partzelak, berriz, 479,08 metro karratuko azalera du eta etxebizitzak kalean 2 zenbakia izanen du. Udalak 61.406,10 euroko prezioa jarri dio partzelari. Bi partzelen balioa 120.897,36 eurokoa da.