Hainbat astez luzatu den frontenis txapelketaren kontura, egunero partidak jokatzen zituzten irintarrek eta, horrek berak, udan giroa sortu du udan. Festetako aurreneko egunean irabazleak zein izanen zen jakin-mina zegoen eta frontoia bete egin zen. Musika, jana, kanta eta dantza. Osagarri horiekin festak ezin hutsik egin.
Egitaraura ilustrazioak behar zirenez, kartel lehiaketa egin zuen udalak. Eta lehiaketara marrazkiren bat aurkeztu zuten parte hartzaileek sari bana jaso zuten. Gainera, marrazki erakusketa egin zuten ere.