Enduro

Enduro Sprint Txapelketa ate joka Irañetan

Guaixe

Marcos Beraza, artxiboko irudian. ARTXIBOA

Irailaren 6an izango da, eta antolatzaileek zirkuitu ederra prestatu dutela iragarri dute.

Irailaren 6an, igandea, Enduro Sprint Irañeta antolatu dute, Nafarroako Txapelketarako baliagarria. 18 urtez azpikoak, juniorrak, seniorrak eta mastersak ariko dira. 8:00etan egiaztapenak egingo dira, 9:45ean pilotuen briefing-a eta 10:00etatik aurrera abiatuko da lasterketa.