Astekaria

"Festak, Olentzero, Santa Ageda, inauteriak... denak elkartean dira"

Erkuden Ruiz Barroso

Joxi Jaka, Maite Vitoria, Eduardo Escudero eta Amaia Armendariz Txapel Azpi elkarteko juntakideak. UTZITAKOA

Irañetako "eremu" berdinean daude frontoia, parkea eta Txapel Azpi elkartea. Orain, elkartearen eraikinean portxea eraiki dute. Maite Vitoria elkarteko juntakidea da. 

Herriko bizitzaren erdigunean dago elkartea. 

1. Zenbat urte ditu elkarteak?
Urteak zehazki ez dakit. Aldaketa 2006an inguru egin zela esango nuke. Lehen taberna bezala erabiltzen zen eta obra egin behar zen. Lehenengo elkarte bat bezala funtzionatzeko aukera zegoen begiratu zuten, eta ondoren obra egin zen. 

2. Zenbat bazkide ditu? 
110 inguru izango ditu. Bazkide izateko berez loturaren bat izan beharko duzu Irañeta herriarekin. Ez da beharezkoa erroldatuta egotea herrian, baina bai binkuloren bat izan behar duzu: etxea, herriko norbaiten senidea, uda pasatzea herriko etxe batean... 

3. Nola iritsi zara juntakide izatera? 
Lau juntakide gara; lau kide. Bozkaren bidez aukeratzen da. Urte hasieran batzar orokorra egiten dugu eta bertan bilerara joaten den pertsona bakoitzak bozka bat eman behar du, eta bozka gehien jasotzen dituena juntakide bihuartzen da. Sorpresa izan zen; hau hirugarren aldia da juntakide nagoela. Lau urtetan ezin zaituzte berriro bozkatu. 

4. Nola antolatzen da elkartea? 
Berez presidentea dago, diruzaina, bodegeroa eta beste pertsona bat laguntzen. Gu antolatu gara: diruzaina, denen artean kamarak antolatzen ditugu eta elkartera joaten garenean zerbait falta den begiratzen dugu, eta eskaerak egiten pertsona bat arduratzen da bestela nahasketa handia delako. Horrela funtzionatzen dugu, eta oso ongi. 

5. Zein da elkartearen helburua edo erabilera? 
Berez jendea egoteko toki bat da. Jendea futbola ikusten egoten da, haurrak parkean dauden bitartean gurasoak egoteko toki bat, eta haurrak egoteko ere. Irañetan ez dago horrelako besterik; jende guztia elkartzen gara hor. 

6. Edonor sar daiteke? 
Beti bazkide batekin sartu beharko zara. 

7. Egunerokotasunean jendea egoten da? 
Egunerokotasunean gutxi. Arratsaldean agian kafea hartzera eta ostiraletan jende geihago egoten da.  Udan herrian frontenis txapelketa antolatzen da eta hor bai egoten dela jendea. Oran herriari bizitza pixka bat emateko afariak antolatzen dira. Badira afari arduradun batzuk eta astero afaria antolatzeaz arduratzen dira. Nahi duenak eman dezake izanena. Herriari mugimendua emateko. 

8. Elkartetik zerbait gehiago antolatzen duzue? 
Bazkidearen eguna antolatzen dugu, maiatza aldera; bazkaria, haurrendako puzgarriak, trikitixak... Erdoziak Irañetako dermioen mapa egin zuen eta hori pixka bat bultzatzeko mendi martxa  egin genuen, Inauterietako bazkaria elkartean egiten da, Olentzeroren txistorra jatea elkarteak egiten du ere, Santa Agedan elkartean biltzen gara, herritik ibiltzen gara eta elkartera iristen gara berriz... 

9. Elkarteari estalpea jarri diozue. Zergatik? 
Egia da euria egiten zuenean ez zegoela horrelakoe remurik kalean egoteko. Frontoia estalita dago, baina horma bat irekia da. Orduan, egoteko beste toki bat da. 

10. Nolakoa izan da obra? 
Pila bat atzeratu da. Gure junta garaian egin da, baina honek urte pila bat daramatza. Hasieran egin zelaren txutxumutxuak egon ziren: behin baiezkoa erabakita baimenak eskatu zituzten eta baimenekin arazoak egon ziren... 

11. Mustutzeko zerbait egingo duzue? 
Festetatarako egina zegoen eta erabiltzen hasi gara. Ez dakit zerbait berezia egingo dugu. Juntakideak ez gara oraindik bildu eta ez dugu horri buruz hitz egin. Bazkide egunerako egina egongo balitz mustutze sinple bat egin behar genuen, sinbolikoa, zinta moztu eta luntza. Baina ez zegoenez egina erabiltzen hasi gara.