Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak eta Euskal Mendi Federazioak Sakanako klubekin elkarlanean antolatuta, urriaren 11n Euskal Herriko Erdigunera Ibilbidea egin zen. Irañetako bordatik eta Senosiaindik abiatutako adarrek Felix Isasa ingeniariak kalkulatutako EHko Erdigunean egin zuten topo, eta Euskal Herria herri bat dela aldarrikatu zen bertan, eta Felix Isasa ingeniaria zena eta aurten zendutako Juan Mari Feliu mendizale handia omendu zituzten.

Irañetako bordan jarraitu zuen festak. Bertsolariak eta trikitilariak lagunduta, Euskal Selekzioaren aldeko talde argazkia atera, eta bazkari ederrean bildu ziren.
