Azaroaren 14an Gaztela eta Leongo Sotopalaciosen jokatutako Enduro Sprint lasterketan lehiatu zen Irene Beraza. Pilotu irintarrak primerako lasterketa egin zuen eta "oso gustura" sentitu zela azaldu du sare sozialetan. Emakumezkoetan lehena izan zen, eta bere kategorian laugarren sailkatu zen.