Irratia

Egun On Sakana

Eguneroko emankizun bizi bizia. 10:00etatik 12:00etara
Denetarik
11 atal entzuteko
Ekainaren 20ko albistegia
2025/06/20
Eguneko albisteak Guaixe irratian

Sakanerrian:

Arbizun, Olatzea hotelak Intiaren aitortza jaso du. Tokiko produktuaren alde egindako apustuagatik izan da. Reyno Gourmet berme-marka bat da, Nafarroako Gobernuak 2007an sortua eta INTIA sozietate publikoak sustatuta eta kudeatua. Reyno Gourmetek Nafarroako ostalaritzako bost establezimenduren jarduna aitortu zuen garagarrilaren 16an, horien artean dago Arbizuko Olatzea hotela. Guztiek ere bertako produktuarekin duten konpromisoagatik jaso dute aitortza. Horren adierazlea den plaka bat jaso zuen Valen Ormazabalek, Olatzeako arduradunak. Baita Reyno Gourmet marka bere komunikazioetan erabiltzeko ahalmena ere. Aurretik, 2023an, halako aitortza Etxarri Aranazko Aritzalgo jatetxea eta hotelak jaso zuen. Reyno Gourmetek-eko ordezkariek adierazi zutenez, "bertako ekoizleekin eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien kalitate-markekin duen konpromisoagatik aitortu ditugu". Gaineratu zutenez, "guztiek landa sektorearekin lotutako ostalaritza ordezkatzen dute, eta desberdintzeko eta bezeroei eskaintzen dizkieten esperientzien kalitatea hobetzeko nahia erakutsi dute, gertuko produktuekin eta kalitate marken kontsumoa sustatuz", adierazi dute Reyno Gourmetetik.

Arbizun, Eskola egiteko kontratua berraztertuko dute. Kontu Ganberak eta…

Egun on Sakana ekainak 6
2025/06/06

Gaurko saioan, albisteak, kirolak, agenda eta Karrape eta Aralar irratikoekin izandako solasaldia bildu dugu, hemen entzungai dagoena.

"Euskal presoen auziarekin bukatzeko baldintzak daude, lege arrunta aplikatuz egin daiteke"
2025/05/16

Sareren 'puzzlea osatu arte' ekimenak Euskal Herriko 29 herri zeharkatu ditu maiatzeko hirugarren asteburuan. Etxarri Aranatzen geldialdietako bat egin zuen. Mikel Mundiñano Larrazak ekimenaren zergatia eta nondik norakoak azaldu ditu.

Apirilak 11
2025/04/11
Apirilak 10
2025/04/11
Apirilak 9
2025/04/09

Gaur hizketan, Bertsoa.eus-eko Mendaroko bertso saioa izan dugu hizpide.

Solasaldian, gaurkotasuneko kontuak jorratu ditugu, besteak beste, Pablo Iglesiasek Vitori egin zionaz, Jaso ikastolaren eraikin zaharreko kontuez eta bizilagunen kezkez, Langile publikoen grebaz, Azagrako lur luiziaz eta eraikitze motaz...

Apirilak 8
2025/04/08

Gaur hizketan, Xanti Arrieta eta Txema Martinez de la Piscina izan dira, "Gernikak. Begiradak" erakusketaren baitan, gaur Iortia kultur Gunean hitzaldia izango baita. "Gerra Zibilieko desobiratzeek kontatzen dutena." Aitzpea Leizaola antropologoa eta EHUko irakaslea dena bertan izango da.

Solasaldian, gaurkotasuneko kontuak jorratu ditugu, Palestinan hildako GKEeetako eta kazetariak diren pertsonen erailketaz hasi, tratu txarrak eta emakumeenganako jarrera matxistez, ijitoen eguna dela, euskararen aldeko nafarroako joerak, eta gehiago. 

Apirilak 7
2025/04/07

Gaur hizketan, Patxi Bisquertekin izan gara, Ombuaren Itzala pelikula Irurtzunen aurkeztuko delako apirilaren 11n, kultur etxean.

Solasaldian, asteburuko kontuak izan ditugu hizpide, EHko mus txapelketa, Sunsundeguiko langile batzordearen prentsaurrekoa eta apirilaren 9rako eta 11rako deialdiak,  baita Leitzako suteak ere. Gaurkotasuneko gai gehiagorekin batera osatu dugu gaurko solasaldia: EHEn manifa Baionan, pilota partiduak, mugikorrak, ikasketak, Nafarroako artzapezpikuaren esanak....

"Osasungintza publikoa arriskuan ikusten dugu"
2025/04/08

Osasun Publikoaren Aldeko herri plataformek IV. batzar nagusia egin zuten Altsasun maiatzaren 22an. Bere bozeramaile Mireia Saezek zertarako elkartu ziren eta zer gai landu zituzten azaldu zuen.

Otsailak 13
2025/02/13

Albisteak,

  • Arruazuko Udalak herriko ostatua alokatzeko deialdia egin zuen. Eskaerak aurkezteko epean bat bera ere jaso gabe despeditu da. Hala ere, bi pertsonek ostatuaren ardura bere gain hartzeko interesa azaldu dute. Udalak haien eskaintzak entzun eta pleguaren arabera baloratuko ditu. 
  • Lakuntzako Udalak jakinarazi du 2025eko zirkulazio zerga ordaintzeko borondatezko epea martxoaren 4an despedituko dela. Udal ordainketak kontu korronteetan helbideratuta dituztenei udalak dagokien kargua epea despeditu aurretik kargatuko die. Ordainketak helbideratu gabe dutenek Lakuntzako banku edo kutxatik pasa beharko dute pagatzera. Aipatu epea pasata, ordaindu ez diren ordainagiriak Agentzia Exekutibora bidaliko ditu udalak, kobratzea premiamendu bidetik egiteko, eta legediak ezarritako errekargua gehituta. Udalak gaineratu duenez, helbideraketa berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna martxoaren 3a izanen da. 

Kirolak, 

  • Saskibaloian, Mutilen bigarren autonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak Universidad de Navarra izango du  aurkari eta nesken lehen senior mailakoi CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Ega Perfil Oncineda. Mutilen bigarren maila autonomikoan hamaseigarren…
Otsailak 11
2025/02/11

Albisteak,

  • Irurtzungo Udalak herriko  balorazio txostena berrikusteko prozedura hastea erabaki zuen abenduaren 22an. Agiri horren bidez udalerriko ondasun higiezin bakoitzari balio bat ematen zaio. Txosten proiektua jendaurrean egonen da martxoaren 6ra arte, hala nahi duenak bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzan. Aipatu agiria irurtzun.eus webgunean kontsulta daiteke. 
  • Arbizuko Udalak jakinarazi du martxoaren batean eginen den ihote bazkarirako txartelak salgai daudela. Haiek eskuratu nahi dituztenek liburutegitik, Juanito, Aralar edo Kiroldegi tabernetatik pasa daitezke. Otsailaren 19ra arte, ostirala, egonen dira bazkarirako txartelak salgai. 
  • 2025 eta 2026 urteetako Ustiapen eta Hobekuntza Planaren barruan, Lizarragako Kontzejuak Bargan eta beheko basoan dagoe baso aprobetxamendu bat saldu nahi du. Lintxurdiko bidea, Katea, Ustia eta Aitaberasko dermioetan dauden pagoek osatzen dute lotea. Guztira 2.877,2 m3 bolumena du, 2.262,2 m3 egur eta 615 m3 zur. Baso aprobetxamenduaren balioa 64.483,62 eurokoa (BEZik gabe) da. Eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 7ko 14:00etan despedituko da. 

Kirolak,

  • Areto…
.2..