Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lobelle taldea markagailuan aurrean jarri zen 21. minutuan, Betaok sartutako golari esker. Bigarren gola Cesarrek sartu zuen 34. minutuan, hirugarrena Betao 36 minutuan, laugarrena Migelek 38. minutuan. Irurtzundarrendako Arnaldok sartu zuen 40. minutuan. MRA-k zailtasun handiak izan zituen kantxaren erditik pasatzeko, Lobellek egindako presioak irurtzundarrak ito baitzituen. Zelai erdiko presioari esker eta Molina atezainaren partida onari esker galiziarrek lortu zuten garaipena. Aipatzekoa da ere MRA-ren atezainak, Juanitok, egindako lana, nahiz eta 4 aldiz zulaturik ikusi bere atea partida ona osatu zuen, merito handiko geldialdiak eginez.