Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arnedok 4 eta 3 irabazi zion Carsal Xotari, nahiz eta partidaren hastapenetan irurtzundarrak markagaikuan 0 eta 1 aurreratu. Partidaren gakoa, errioxarrek gol aukerak aprobetxatzeko erakutsi zuten erraztasuna izan zen. Hobeki aprobetxatu zituzten aukera horiek, Xotak ez bezala, eta horrela lortu zuten partida irabaztea. Carsal Xotak klasifikazioko 12. postuan jarraitzen du 27 punturekin. Datorren jardunaldian Xotak Soloarte taldearekin jokatu beharko du, ea zorte handiagoa duten Irurtzungoek.