Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Play offetako hirugarren partida zen Castellonen jokatu beharrekoa, partida erabakigarria zen jakiteko zein zen pasatzekoa hurrengo fasera. Zoritxarrez, irurtzundarrek ezin izan zuten aurrera jo eta modu mingarrian adio esan zioten titulua lortzeko borrokari. Nahiz eta 13. minutuan Eseberri kaleratua izan eta taldeak asko nabaritu haren baja ezin da aitzakiarik bilatu. Irurtzungo taldeak azken minuturaino borrokatu zuen, baina emaitzek ez dute gezurrik esaten eta markagailuak ez du zalantzarako tarterik ematen, 7 eta 0, irurtzundarrak etxera eta Benicarlo hurrengo fasera.