MRA Navarra

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Era berean, MRAkoek inoiz ez dute aurtengo emaitza bezelakorik izan: Sailkapeneko 5. tokia eskuratu dute 4. postuan zegoenarekin puntuetara berdinduta, eta gainera play offetarako 4. aldiz sailkatzea lortu zuten. Taldearen ibilbide ona erakusleiho ezin hobea izan da jolariendako, selekzioen deia eskuratzeko, Eseberri, De, Lukaian... . Honetaz aparte pozik egoteko motiboak ere izan ditzakete MRAkoek harrobitik inoiz ez bezala kalitate handiko jokalariak ateratzen ari baitira, adibidez, Mario, Iraitz, Joseba, Rafa Asin... Bulego lanetan ere aipagarria da Lizarraren taldearekin gauzatu den fusioa, bi taldeen arteko akordioa, bai MRArendako eta bai Nafarroako futbol aretorako, ezin onuragarriagoa izanen da.Taldearen ibilbide onari esker, MRA Navarrako Ortiz eta Eseberri Javier Lozanok egindako selekzioko zerrendan ageri dira garagarzaroaren 13 eta 15ean Estatu Batuen kontrako partidetan parte hartzeko. Bestalde, Mario Ossorio jokalari galiziarra fitxatu berria dute datozen bi ligetarako.