Udalak saihesbidea egiteko Oskia eta Gulina arteko aukeraren alde egin du

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Barazki plazaIrurtzungo Udalak bilkura berean erabaki zuen Udal Hirigintza Planaren behin-behineko aldaketa onartu zuen. Aldaketa horrek barazki plaza inguruan etxebizitzak eta lurrazpiko aparkaleku bat egiteko aukera ematen du. Aldaketa horri lotutako hirigintza hitzarmena ere onartu zuen udalak. Orain erabakiak Nafarroako Gobernura bidaliko da oniritzia eskatzeko. LaguntzakIrurtzungo Udalak hainbat laguntza ematea erabaki zuen azkeneko bilkuran. Herriko kirol, kultura eta euskara elkarteei eman zien sailik handiena: Irurtzun pilota elkarteak 60 euro jasoko ditu; Shotokan karate eskolak 1.373 euro Irurtzun saria antolatzeagatik; Sakandarren egunaren antolaketarako 300 euro bideratu dira; Aizpea euskara taldeak egun seinalatuetarako prestatzen dituen programengatik 1.589 euro eta beste 3.448 euro euskal ekitaldiengatik; Iratxo elkarteak 208 euro jasoko ditu botxa txapelketa antolatzeagatik; Larrazpi gazte elkarteak 1.000 eta 1.429 Pikuxar euskal txokoak. Horretaz gain, hirugarren munduan garapen proiektuak aurrera eramateko 3.000 euroko laguntza eman du Irurtzungo Udalak. Diru hori Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak jasoko du eta berak bideratuko du. Azkenik, Irurtzungo Udalak, ordenantzak dioena betez, enpresa bati diru laguntza eman dio lanpostu finkoa sortzeagatik.