10 Sakandar xakean lehian

Guaixe 2007ko urriaren 11

Preferente maila: Bertan lehian dauden lau sakandarrek galdu egin zuten. Gorka Argandonak Mikel Markotegiri irabazi zion, Iker Ojerrek Iraitz Mauleoni, Imano Martinezek Cesar Razkini eta Angel Vilchezek Sebastian Insaustiri. Bigarren errondan, larunbatean, Cesar Razkin Mikel Markotegiren kontra ariko da, Iraitz Mauleon Ruben Marinen kontra eta Sebastian Insausti Elia Aldaveren kontra. Lehen maila: Juan Andres Cerrok menpean hartu zuen Aritz Idiazabal eta Jose Maria Goldaraz eta Julen Floresek berdindu egin zuten. Bigarren errondan, larunbatean, Juan Andres Cerro Javier Sevillaren aurka arituko da eta Julen Flores Fernando Hernandezekin. Bigarren maila: Bigarren mailan Markel Floresek Ivan Lopezekin berdinduta amaitu zuen, baita Gorka Anduezak Manex Insaustirekin ere. Miguel Angel Garcia Aimar Ieregirekin gailendu egin zen eta Jose Antonio Ieregik Angel Aldaiaren aurka galdu egin zuen. Bigarren errondan, larunbatean, Aimar Ieregi Markel Floresen aurka arituko da, Manex Insausti Eneko Mirandarekin eta Jose Antonio Ieregik Iñigo Galar izanen du parez pare.