Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehiaketa Burgosko kulturako udal institutuak antolatu du lehiaketa, herriko seme zen Antonio Jose musikaria eta haren lana hobe ezagutarazteko helburua du. Horregatik, egile horren obra bat kantatu beharko dute lehiaketan parte hartzen duten abesbatza guztiek. Aurten aukeratutako lana Romance de rosa fresca da. Horrekin batera Gaztela-Leoiko folklore abesti bat eta abesbatzek nahi duten beste bat eskaini beharko dituzte lehiaketan. Abesbatzen arteko neurketa Burgosko Cordon etxeko patioan hasiko da, 20:00etan. Etxarri Aranazko abesbatzak José Ignacio Prietok armonizatutako Burgosko Morito Pititón herri kanta eta Luis Blanes Arquesen Mendi gaña eskainiko ditu lehen kanporaketan. Abesbatzek haien 3 kantak abestu ondoren epaimahaiak finalera zein 4 koral pasako diren jakinaraziko dute. Etxarri Aranazko abesbatzak lehiaketan aurrera eginen balu, berriro ere lehiaketako derrigorrezko abestia eta beste bi kantatu beharko lituzke (Trond Kvernoren Ave Maris Stella eta Javier Bustoren Sagastipean). Finala, larunbatean, 20:00etan izanen da lehen aipatu eraikinean. Gainera, igandean, 13:00etan, finalerako sailkatutako abesbatza guztiak kontzertua eskainiko dute Burgosko Teatro Principalen. Finalerako sailkatuko ez balitz, Etxarri Aranazko abesbatzak larunbatean, 13:00etan, Teatro Principalen kantatu beharko luke sailkatzea lortu ez duten gainontzeko beste abesbatzekin.