Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak onartutakoaren arabera %100aren hobaria izanen dute honako pentsiodunek: Nafarroako Gobernuaren laguntzako pentsioak, zergari lotu gabeko ezintasun eta jubilazioko pentsioak, gutxieneko dirusarreren bermerako subsidioa, SOVITeko pentsioak eta hilabetean 575 eurotik gora egiten ez duten pentsioak. BaldintzakPentsiodunek hobariak eskatzeko bete beharreko baldintzak dira: bakarrik bizi edo familiarako karga den bertze pertsona batekin eta hilabetean 575 euro baino gehiago ez irabaztea gehi 65,02 euro famili unitatea osatzen duen kide bakoitzeko; inongo ondasunik ez izatea, bizilekua duten etxea salbu; ondasun eskualdaketarik eginik ez izatea eta oinarrizko errentaren titularrak izatea. Eskaera egin nahi duenak, eskabide orria bete, jasotako prestazioaren egiaztagiria eta Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak aurkeztu behar ditu. Horietaz gain, udal Erroldatik eratorritako Elkarbizitze Egiaztagiria gehitu behar da.Hobari gehiagoHutsik dauden etxebizitzen jabeek %70eko hobaria hartzeko eskubidea dute. Horretarako urtero frogatu behar diote Sakanako Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Zerbitzuak ematen dituzten enpresa edo entitate hornitzaileen egiaztagirien bidez kreditatu beharko dute jabeek hori.Azkenik, %50eko hobaria izanen dute haien etxebizitza edo egoitzatik gertuen dagoen edukiontzira 700 metro baino gehiago badaude. Eskubidea izateko interesatuek eskaera egin beharra dute.