Euskal Y-arekiko lotura Ezkio-Itsason egitearen alde agertu da Nafarroako Gobernua

Guaixe 2008ko otsailaren 7a

Nafarroako Gobernuak nahiago duen aukera horrek bi sareen lotura Aizkorri-Aratz eta Aralar natur parkeen arteko pasa erabiliz egitea proposatzen du, hau da, Burunda aldetik joko lukeela sare nafarrak Gipuzkoarantz. Hala, bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren asmoarekin. Erakunde horrek aukera hori proposatu dio Sustapen Ministerioari. Dirudienez, ibilbide horren inguruko azterketa informatiboa egiten ari da gaur egun ministerioa. SakananZenbait erakundek eta elkartek AHT egitasmoaren inguruan kezka azaldu dute edo informazio gehiago eskatu. Horren adierazle, Arakilgo Udalak onartutako mozioa. Bestalde, Sakanako AHT gelditu! Elkarlanak hainbat hitzaldi eta martxa antolatu ditu bere ikuspegia emateko. Igandean esaterako, Zuhatzun hitzaldia du eta otsailaren 23rako AHTren aurkako III. ibilaldia antolatu du Etxarri Aranatz eta Altsasu artean. Martxa horren bezperan, gazte mugimenduak deituta, ibar mailako manifestazioa izanen da Etxarri Aranatzen. Hala, "proiektu honi desadostasuna" azaldu nahi diote.