Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jakina denez, Irurtzungo Udalak Guliako aukeraren alde egin du. Bestalde, saihesbidearen aldeko plataformak ilbeltzaren 8an egindako elkarretaratzean adierazi zuen "Nafarroako Gobernua Irurtzunez barre egiten" ari zela. Plataformak salatu zuen Gobernuak orain ontzat eman duen aukera "duela 5 urte baztertu" zuela eta "guk nahi ez dugun aukera da". Kontuan hartu behar da orain urbanizazio bat dagoela inguru hartan, 2003an ez zegoena, eta trafikoa etxeen ondotik pasako litzatekeela (400 kamioi egunero plataformaren datuen arabera). Aukera hura baztertzerakoan gobernuak konponbide orokor bat bilatu nahi zuela esan zuen.