Udalak iaz 9.000 euro eman zien enplegua sortu zuten enpresei

Guaixe 2008ko otsailaren 7a

Diru-laguntza hori lanaldi osoko enplegu finkoa sortzen duten enpresei ematen die udalak. 3 izan ziren enpresa onuradunak. Batek 7.212,12 euro jaso zituen, beste batek 601,01 eta, azkenak, 1.202,02 euro. Laguntza horiek jaso zituzten enpresek 8 langile kontratatu zituzten, 7 emakume eta gizon bakarra. Diru laguntza emateko, jakina, ordenantzak zenbait baldintza betetzea eskatzen du: kontratatutako langileak irurtzundarrak izatea eta herrian gutxienez bi urte erroldatuta ematea; lanaldi osorako kontratatzea langilea eta langilea finkoa izatea.