Nagore final handira

Guaixe 2008ko otsailaren 4a

Nagore (2)     06     10     5Antxia (1)     10     07     1Irurtzungo pilotariak Logroñoko Irekiko finalerako txartela eskuratu zuen ostiralean. Horretarako, Antxiarekin neurtu behar izan zituen indarrak. Parez pare ibili ziren biak. Lehen jokoan bizkaitarra izan zen aurre hartu zuena, 10 eta 6koarekin. Nagorek kolpe ona zuen ordea, eta ez zuen hutsik egin bigarren jokoan, ezta berdinketa hausteko behar izan zuten hirugarrenean ere.Jorge Nagorek txapelketa bikaina egin du. Orain, finala irabaztea baino ez zaio falta. Azken partidu horretan, Aritz Lasa izanen du aurrez aurre. Gipuzkoar gaztea ere maila ona erakusten ari da. Fin dabil defentsan eta lasaitasunez amaitzen ditu tantoak. Bi pilotariek igandean izanen dute final handia, Logroñoko Las Gaunas pilotalekuan.