Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako afizionatu taldeek beldur handiarekin hartu zuten Nafarroako Itzulia irekiko zuen taldekako erlojupekoa. Espero zen bezala, nagusi izan ziren kontinente mailan ari diren taldeak, baina uste baina alde txikiagoa atera zieten Nafarroako taldeei.Orbeak egin zuen denborarik onena, 19:14koa. Rural Kutxa 6.a izan zen, 27 segundora. Bere atzetik geratu ziren kanpoko zenbait talde, Italiako Cinelli edo Ulan Cycling, Astanaren filiala esaterako.Arratsaldean ere, Pitillas eta Tutera arteko 113 kilometroko etapan, agerian geratu zen Europa mailako taldeen nagusitasuna. Esprintean, haien artean jokatu zuten etapa garaipena, iheslariak harrapatu eta gero. Davo taldeko Boeckmans izan zen lehena, Ulan taldeko Iglinskiyren denbora berean.Nafar batek hartu zuen liderraren mailota, Orbeako Daniel Sesmak, Rural Kutxan ibilitakoak. Bidelan-Kirolgi taldeko Patxi Mundiñano etxarriarra sailkapen nagusiko 67. postuan dago, 1:13ra. Xabier Zabalo olaztiarra, berriz, 97.a da, 2:17ra.Tutera eta San Adrian arteko 155,5 kilometroko etapa dute gaur txirrindulariek, itzuliko luzeena. Amaieran, Funes eta San Adriango 3. mailako gainetan ikuskizun polita emanen dute ziur aski.