Kiroltasunaren Gala

Guaixe 2007ko ekainaren 14a

Garagarrilaren 8an, ostiralean, Nafar Gobernuak antolatzen duen kiroltasuna bultzatzeko galak, Iruña Park Hotelean, 300 pertsona bildu zituen. Gala horretan, "Tranki, kiroltasunean bizi" kanpainaren barruko kiroltasunezko oinarriak biltzen dituen saridunak azalarazi ziren. Horretarako "Tranki" sariak banatzen dira. Aurtengo saridunak Txente Garzia eta Carlota Ziganda izan dira. Hauetaz gain, MRAko jokalaria den Juan Jose Garzia Cuervo izan zen kiroltasuneko saria jaso zuena.