Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
BulegoaSakanako Garapen Partzuergoaren turismo bulegoan astearteetan izan ezik gainontzeko egunetan zabalik egonen da, 10:00etatik 15:00etara, uda sasoian. Jendaurreko arreta ordutegia gehiago zabaldu beharra dagoen gero ikusiko da. Susana Sureda arduratuko da bisitariei argibideak emateaz. Partzuergoak prestatu duen turismo bulegotik pasatzen denak Sakanako artisau eta ekoizleen produktuak opatuko ditu. Sakanako erakundeek eta Nafarroako Gobernuak argitaratutako esku orriak ere izanen dira bisitarien eskura. Horiekin batera partzuergoak berak argitaratutako gida ere izanen da bulegoan.GidaSakanako Garapen Partzuergoak turismo bulegoa martxan jartzearekin batera ibarrari buruzko hainbat datu eta berri jakingarri ematen dituen gida turistikoa argitaratu du. Aldizkari itxura duen publikazio horrek ibarreko baliabide turistikoen berri emanen die bisitariei. Bi atal nabarmen ditu, batean Sakanan zer egin eta zer ikusi daitekeen azaltzen duen ate bestea alojamentuen berri ematen duena. Partzuergoko kideak gida hori egiterakoan zerotik abiatu dira. Haien asmoa gida abiapuntua izatea da, urtetik urtera hobetuko dena.