Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2003az geroztik sindikatuko buru izan den Jon Begiristain Jauregik ardura utziko du eta bere lanpostura itzuliko da Magotteaux enpresan. Jonek berak aitortu zuenez, erabakia hartzerakoan bere aitatasunak berebiziko pisua izan du. Etxarriarraren ordez Gorka Vierge Ortiz txantrearra arduratuko da sindikatuaz Sakana eta Larraunen. Iruñerriko hainbat herri mugimenduetako kide izandakoa, sindikalgintzan eskarmentu zabala du. 1998az geroztik da ELAko kide. Wolkswagenenko enpresa hornitzaile batean lan egiten zuen eta hura utzi eta sindikatuan hasi zen. Sakanara etorri aurretik hainbat ardura izan ditu ELAren baitan. AdierazpenakNafarroako ELAko koordinatzaile Mitxel Lakuntza Vicariok delegatuei eta prentsari adierazi zienez, sindikatuarendako "eskualde garrantzitsua da hau. 1000 kidetik gora ditugu eta indar nagusia gara. Nazio Batzordearen erabakiz etorri da hona. Bermea duena postua da". Jonek egindako lana ere goraipatu zuen. Gorkak, berriz, esan zuen Jonek orain arte egindako lana "ona" izan zela. Bide horretan jarraitzeko asmoa azaldu zuen, eta gehitu: "langileen baldintzak delegatuekin batera elkarlanean hobetu nahi ditugu. Horretarako talde on bat osatu nahi dugu". Horretarako lan tresna lan hitzarmenak izanen direla nabarmendu zuen. "aldaketarako tresna" gisa definitu zituen eta haietara "prestatuago eta antolatuago" joateko nahia adierazi zuen. HauteskundeakIrailetik ekaina bitartean Sakana-Larraungo enpresen % 70ean hauteskunde sindikalak esan zuten ELAko kideek. Langileen %38ko babesarekin, sindikatuak indar nagusia izaten jarraitzen duela adierazi zuten. Aurrekoen pareko emaitzak izan dituztela azaldu zuten eta afiliazioari dagokionez gorako joera mantentzen dutela gehitu zuten. Enpresa handi gehienetan haien ordezkaritza handitu dutela esan zuten.