Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azokaren inguruan ekintza osagarriak antolatu ditu Itxipuruk. Aurreko larunbatean Erga Larreak elkarteak elkartasun afaria hartu zuen. Mahaiaren inguruan 47 pertsona bildu ziren eta umezurztegirako 692 euro lortu ziren. Gaur, berriz, Los espigadores y la espigadora filma eskainiko dute Irurtzungo kultur etxean, 21:00etan. Film horrek 2000. urtean Europako dokumental onenaren saria jaso zuen. Iuzko-Ural´sk umezurztegiaYuzhnouralsk hiriak 40.000 biztanle inguru ditu. 1948an sortu zen, Uvelka ibai bazterrean, industria asko duen Cheliabinsk hiritik 88 km-ra. Cheliabinsk Errepublikak ekonomia krisi larria bizi du eta horrek herritarrei eskaintzen zaizkien ongizate zerbitzuetan eragin zuzena du. Iuzko-Ural´sk umezurztegian 127 haur bizi dira, gehienak umezurtzak. 13 urte badira Irurtzunera Errusiako umezurztegietako haurrak etortzen hasi zirela. Hasieran asko ziren, 30 ere izan ziren urte batez. Baina haiek heldu ahala (18 urtetik aurrera ezin dute atera) udan eta neguan etortzen ziren haurren kopurua txikitu egin zen. Haietako 4 irurtzundarren artean gelditu egin ziren, adoptatu egin zituzten eta. Harrera egiten zuen erakundean aritutako guraso batzuk izan dira Iuzko-Ural´sk umezurztegia laguntzea proposatu dutenak, handik etorri baitziren Irurtzunera haur gehienak, eta oraindik ere harremana mantentzen baitute. Hala ere, etorkizunean beste umezurztegi bat izan daitekeela esan digute, asko omen daude eta. Azokan bildutako diruarekin umezurztegiko jangela eta ikasgelak (mahaiak, aulkiak...) hornituko dira, altzariak nahikoa izorratuak baitituzte.