MRA-k bigarrenean lortu du lehen garaipena

Guaixe 2007ko irailaren 25a

MRA Leis Pontevedrarekin neurtu zen Galizian. Irurtzungo taldea ongi hasi zen jokatzen, baina Imanol Arregiren mutilak baloiak galtzen hasi ziren eta ez zuten behar bezala jokatu. Alabaina, Lukaianen golak egonkortu zuen MRA-ren jokoa eta 3 puntuak eskuratzea ahalbideratu zuen. Sailkapen orokorrari dagokionean Irurtzungo taldea 7. postuan dago kokatua hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarrenarekin puntutara berdinduta. Gaur 20:30ean, Arregiren taldea etxean, Unibertsitateko jolastokian, arituko da. Gestesa Guadalajara taldea hartuko du. Azken honek lehen jardunaldian irabazi eta bigarrenean galdu egin zuen. MRA Navarrak aldiz, berdinketa bat eta ostiraleko garaipena erdietsi ditu.