Goazen euskaldunak Aralarrera...

Guaixe 2007ko urriaren 1a

Izan ziren 6 elizkizunetan santutegia txiki gelditu zen. Mikel Larrambeberek, Mikel Garziandiak, Jesus Sotilek eta Juan Mari Madozek eman zituzten mezak. Haiei laguntzen aritu ziren Javier Aldabe eta Rafael Pardo apaizgaiak. Juan Bautista Luquin kaputxinoa ere santutegian izan zen. Arratsaldean, bederatziurreneko azken elizkizunean, Aresoko Jaione Olazabalek kantatu zuen. Ohi denez, mezen ondoren jendeak aingeruaren irudia gurtu zuen. Horrekin batera, kateak gorputzetik pasa zuten askok, eta buruko minak ez izateko  Halako jendetza biltzen denetan ohi denez, saltzaileak ere erakarri zituen eta santutegi inguruan elikagaien azoka txiki bat eratu zen. Gazta, ogia, hestekiak edo taloak eros zitezkeen. Santutegi ondoko tabernak, zerbitzu hobea eman ahal izateko, tiketekin lan egin zuen. Erosi nahi zena sarreran ordaindu, tiketak eskuratu eta barran trukatzen ziren.