Foruen plazak hartuko du berriro azoka

Guaixe 2007ko urriaren 10a

Udala merkatariekin bildu zen, saltzaileak kexu baitziren Larraun karrikara aldatu zirenetik salmentek behera egin zutelako. Pasa den astean izandako bilkuran aldeek erabaki zuten azoka Foruen plazan jartzea berriro ere.BaldintzakErabakitakoaren arabera, lastailaren 16an itzuliko da azoka plazara. Hala ere, merkatariek udalak jarritako baldintza batzuk bete beharko dituzte. Alde batetik, barazkiak eta fruta saltzen duten postuak plazako frontoian kokatuko dira. Kamioiak han deskargatu eta beste tokiren batean aparkatu beharko dituzte. Gainontzeko postuak plazan kokatuko dira. Hori bai, udaletxera edo parkera doan jendeari pasa uzteko adina toki utzi beharko dute eta ezinen dute hiri-altzariak okupatu, herritarrek plazan haiendako tokia ere izan dezaten. Horrekin batera, azokako merkatarien ardura izanen da sortzen dituzten kartoi eta tamaina handiko zaborrak biltzea, Irurtzungo dendariek egiten duten moduan. Ordainketei dagokionez, kutxa bidez egin beharko dute hiru hilero.