Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean MRA Navarrak Caja Segoviaren aurka jokatu zuen Iruñean eta dirdirarik gabe izan arren, neurketa irabazi egin zuen. Hori izan zen hain zuzen lehiako hoberena, 3 puntuak erdiestea, Irurtzungo taldeak ez zuen bere jokorik hoberena erakutsi. Aurreko igandean berriz, Mostolesekin jokatu zuen. Ordukoan 6-4 galdu zuen eta hura 2007-2008 denboraldiko lehen porrota izan zen. Ongi jokatu arren, ordukoan izugarrizko zailtasunak izan zituen gola egiteko. 5. jardunaldiaren ostean, MRA Navarrak 10 puntu erdietsi ditu eta sailkapen nagusian 4. postuan kokatu da. Hurrengo neurketa, gaur 18:30ean Pozo de Murtziaren kontra jokatuko du, Murtzian hain zuzen. El Pozo une honetan sailkapeneko liderra da, beraz talde irurtzundarrarendako neurketa zaila izanen da arrastikoa.