MRA Navarrak bikain irabazi

Guaixe 2007ko urriaren 16a

Iragan ostiralean, MRA Navarrak, orduan liderra zen Elpozorekin, 3 eta 6rengatik irabazi zuen. Neurketaren lehen zatian estu aritu ostean, bigarrenena MRA Navarrarik hoberena ikusteko aukera izan zen. Imanol Agirrern mutilak ezin hobe aritu eta garaipena erdietsi zuten. 7. jardunaldia7. jardunaldiko partida, gaur, Nafarroako Unibertsitateko pabiloian, 20:30ean, jokatuko da. Iluntzekoan MRA Navarra Tuco Mueblesen kontra arituko da. Azken hori, 8. da sailkapen nagusian 10 punturekin. Talde irurtzundarrari dagokionean, 8. jardunaldia jokatu aurretik, 2.tokian kokatua dago, liderra den Bartzelona taldearekin puntutara berdindua.