Auzo batzarrak herri lanen balantzea egiteko

Guaixe 2007ko urriaren 14a

Bestalde, alkateak jakinarazitera eman zuen Herri Lan kontseilariarekin biltzeko eskaria eginen zuela. Harekin saihesbidearen gaiaz hitz egin nahi du, departamenduaren aurreikuspenetan ez baita haren berririk aipatzen, bai ordea Izurdiagako trenbide pasa kentzearena. Irurtzungo Udalak, bere azken bilkuran erabaki zuen Aldapa karrikako 8. zenbakiko jabeen erkidegoari 5,92 metro karratuko lur saila saltzea eraikinean igogailua jartzeko. Horren truke udalak 53,28 euro jasoko ditu. Diru laguntzakIrurtzungo Udalak, bere azken bilkuranaho batez, bere azken bilkuran aho batez erabaki zuen Atakondoa udal kiroldegiaren funtzionamendu eta erabilera araudia onartzea Atakondoa udal kiroldegiaren funtzionamendu eta erabilera araudia. Horretaz gain, herriko hainbat kirol erakunderi diru laguntzak ematea onartu zuen: 1.000 euro Dos Hermanas txirrindula taldeari lastailaren 1ean antolatutako txirrindula probagatik. Beste diru laguntza bat ere eman zen, baina lanpostu finkoa sortzeagatik. Ordenantzan jasotakoari jarraituz, Mecanizados Irurzun, S.L. enpresak 600 euro jaso zituen. Galde erreguen txandan EAE-ANVk Batasunako 17 kideen atxiloketa eta espetxeratzea salatu zuen eta salaketa aktak jasoa gelditzea eskatu zuen. Alkateak ere salaketarekin bat egin zuen. Salaketan aktan jasoa gelditu zen.