Larreei buelta ematen dien bidea egin du Aralarko Elkarteak

Guaixe 2007ko urriaren 18a

Bestalde, Aralarko ordenazio plana egiten ari diren Basartea enpresako teknikariak aste honetan abeltzainekin bildu dira. Lan bilera horren bidez, ordenazio planean jasotzen den larreen plana egiteko irizpideak trukatu zituzten aldeek. Larreen ordenazio plana egitea abeltzainen eskaera zen. Aralarko ordenazio plana urte akaberarako edo despedituta izanen da. Jakina denez, Aralar Elkarteak osatzen duten Araitz, Larraun eta Sakanako 18 udalek 2.190 hektarea kudeatzen dituzte Aralarren. Horietatik 950 bat hektarea larreak dira. Haietan, urtero, 8.500 bat ardi, 350 bat behi eta 500 bat behor larratzen dira. Abeltzainek larreak egoki kudeatzeko larreen ordenazio plana egitea eskatu zuten.