Udalak auzo batzarren bidez parte hartze bide bat zabaldu du

Guaixe 2007ko urriaren 31

Irurtzungo alkate Txiki Iriartek jakitera eman digunez heldu den urteko aurrekontuak lantzen hastean udalak auzo batzarrak deituko ditu, horretarako herria eremuka banatuko dute. MontikoUdalean ordezkatuta dauden 3 alderdietako kideak izan ziren parke inguruko bizilagunekin bildu zirenak. Parkean aurretik zuhaitzak landatu, bideak egin eta barandak jarri dira. Udalak duen parke egitasmoa aurkeztu zien: zirkuitu bio-osasungarria. Adineko pertsonendako propio pentsatutako 10 tresna izanen dira parkearen goiko aldean, 300 metro karratuko eremua hartuz. Tresna horiek aldamenean beharrezko azalpenak izanen dituzte eta han batez ere adineko irurtzundarrek gimnastika egiteko aukera izanen dute. Hurritzak landatu dira. Parkearen gainontzeko zatia, beste 300 metro karratu, berdegunea izanen da. Ureztapen sistema eta aulkiak jarriko dira. Ez da farolarik jarriko eta eguneko parke gisa erabili ahalko da. Aurreko egitasmoetan aurreikusten ziren skate pistak ez dira eraikiko. Udaletik jakinarazi zaigunez lorezaintza enpresa bat arduratuko omen da Montikoren mantenuaz. Aurretik, Maderplay enpresak tresnak jarri beharko ditu. Bestalde, Andia-Herrian karrikan sareak berritu eta zolatze lanak egin dira. Orain argiteria jartzea falta da. Bileran izan ziren NaBai eta EAE-ANVko zinegotziek auzokideen ahotik trafikoaren norabidea hobetzeko proposamena eta lanen ondoren estu antza gelditu den espaloi bat zabaltzeko eskaera jaso zuten.