Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanari dagokionez, Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda zeuden pertsonen kopuruak % 6,13 egin du behera. Orain 490 dira (326 emakume eta 164 gizon) lan bila Altsasuko bulegoan izena emanda dauden sakandarrak, iraila akaberan baino 32 gutxiago. Adinari dagokionez lana opatu nahi dutenen artean 76k 25 urte baino gutxiago dituzte (sexu bakoitzeko kopuru bera). 25 urte baino gehiago dituzte lana opatzeko izena eman duten 414 pertsonek (288 emakumek eta 126 gizonek). Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda daudenetatik 10 abeltzaintzan lan egiteko prest daude. Beste 38k eraikuntzan lan eginen lukete. 42k aurretik sekula ez dute lanik izan, 148k lan eginen lukete lantegiren batean eta gainontzeko 252 pertsona zerbitzuen alorrean arituko lirateke. Bestalde, Altsasuko enplegu bulegoan, lastailean 614 kontratu itxi dira, haietatik 85 besterik ez ziren mugagabeak.