Zalduak berdindu, Rajatablak irabazi

Guaixe 2007ko azaroaren 7a

Larunbatean Elomendiko Txapelketako 7. jardunaldia jokatu zen. Rajatablak neurketa irabazi egin zuen, Zalduak berriz berdinketa erdietsi zuen. Ostegunean Rajatabla Gazte Berriak taldearen kontra aritu zen jokoan eta 0-6 markagailuarekin amaitu zen neurketa. Zaldua ere Gazte Berriak taldearekin neurtu zen, baina partida hori larunbatean jokatu zen. 1-1eko emaitzarekin amaitu zen lehia.  8. jardunaldiari ekin aurretik, Rajatabla 5.a da sailkapenean 10 punturekin eta Zaldua 10. postuan dago erdietsitako 6 puntuei esker. Bihar jokatuko dira hurrengo jardunaldiko neurketak. Zaldua Pisos taldearekin neurtuko da Paterninen 17:30ean eta Rajatabla aldiz Berianen arituko da hango taldearekin lehian 18:30ean.