Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hala, plazan egindako erakusketa mikologikoak 300 bat pertsona erakarri zituen. Helduak mahai luzearen inguruan begira zeuden bitartean, txikienek etorkizuneko Arakil irudikatu zuten.Plazan kirikoketa, sagardo banaketa eta pintxo dastatzea izan zen. Bestalde, pilotalekuaren atzeko aldean grafittia egin zuten. Horma-irudian ludia eta "ama lurra defenda dezagun" leloa ageri dira. GehiagoKultur etxeak arratsaldean, bi orduz, Castejongo zentral termikoei buruzko bideo emanaldia, Italiako Alpeetan dagoen Val de Susoko herritarrek AHT-ren kontrako borrokaren berri eta Erribera eta Sakanako AHT-ren kontrako taldeen lan ildoen berri jaso zuen. Horiek guztiak 60 pertsonek baino gehiago ikusi eta entzun zituzten. Haren ondoren, kirikoketa doinu, sagardo eta dantzekin AHTren inguruko informazio gunea mustu zuten kultur etxean. Irurtzungo Udalak kultur etxean utzitako gelari Geltokia izena eman diote. Asteartetik ostirala bitartea, 19:30etik 21:00etara, zabalik dago Geltokia. Hara hurbiltzen diren guztiak AHT-ri buruzko informazio panelak, argazkiak eta beste opatuko ditu. JaialdiaKultur etxeko mustutze ekitaldia eta gero Iparraldeko Zpeiz mukaki dantzariekin kultur etxetik kiroldegira bitarteko kalejira egin zen. Herrietatik joandako guraso eta haur asko izan zen Irurtzungo herrian barnako ibilbidean. Ikusgarria izan zen dantzarien saioa. Gainera, Uharteko dragoi bat ere joan zen kalejiran parte hartzera eta giro ederra izan zen. Ibilbide guztia Guardia Civilak urrunetik zaindu zuen, eta kuartel parean agenteen presentzia oso nabarmena zen. Bezperan Guardia Civilak Arakil eta Irurtzungo Udaletara jo zuen esanez kalejiran aldarrikapen mezurik agertu edo oihurik eginez gero kargatu eginen zutela. Ez zen halakorik pasa. Kalejira kiroldegian bukatu zen eta han rock jaialdia hastera zihoanean Foruzaingoa agertu zen. Segurtasun neurriak "oso ongi" zeudela egiaztatu eta gero hasi zen rock jaialdia. Goizeko 8etaraino entzun ziren musika notak. Aurten, iaz ez bezala, ez zen inolako osasun arazorik izan. Antolatzaileak esan digutenez, pozik zeuden, "iaz baina jende pixka bat gehiago izan zelako".