Garaipen garrantzitsua

Guaixe 2007ko azaroaren 14a

Larunbatean Xotak 5. tokian sailkatua zegoen Aretxabaletako taldea hartu zuen berean. Talde irurtzundar gazteak partida bikaina egin eta 2-5eko garaipena erdietsi zuen. Juemperen mutilek sailkapen nagusian gora egiteko 3 puntu garrantzitsu eskuratu zituzten. Xota defentsan oso ongi aritu zen eta ateraldi azkarrek ekarri zuten emaitza. Irurtzungo taldea une honetan 13.a da 8 punturekin besapean. Datorren jardunaldian, bihar, Xota Pajarin taldearekin neurtuko da. Azken hori taulan 4.a da 15 punturekin. Hortaz, Xotarentzat berriz ere partida konplexua aurreikusten da, aurreko partidako kemen eta indarra beharko dituen horietakoa.