Adio, San Martin

Guaixe 2007ko azaroaren 12a

PostreakAurtengoan emakumeak bakarrik animatu ziren gozogintza lehiaketan parte hartzera. Erga Larreak elkartean bildutako epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako 7 postreak dastatu ondoren, Petri Legarrak prestatutako eztidun torrijei eman zieten lehen saria. Petriren gozoak ezagunak dira dagoeneko, lehiaketara aurkezten den bakoitzean lehen edo bigarren saria eskuratzen baitu. Larunbatean sukaldeko robota irabazi zuen. Gazta eta mugurdi tartak Maite Garciari bigarren saria eman zion, txigorgailu bat. Podiuma Socorro Lopetegirekin osatu zen. Bere pastel-kremazko flanagatik sukaldeko pisu elektrikoa jaso zuen. Epaimahaiak esan zuenez, postre guztiak oso goxoak zeuden. Eta hala zela probatzeko aukera izan zuten Erga Larreak elkartetik pasa ziren guztiek. Bulkatzeko moskatel pixka baten laguntza izan zuten. AzokaIgande goizean erraldoi eta buruhandien konpartsa, gaiteroez lagunduta, herrian barna ibili zen. Beste behin ere, jende asko bildu zen Bi Aizpe pilotalekuan zegoen artisau azokara. 30 bat izan ziren zitarekin bat egin zutenak eta denetariko ofizioak ikusteko eta ezagutzeko aukera izan zen, hasi gozogintzatik eta zur langintzan bukatu arte. Gainera, txikiek papiroflexia, zeramika eta landareen tailerrekin gozatzeko aukera aparta izan zuten. Igandean, bertan, San Martin jubilatu elkartean, patroiaren eguna ospatzeko bazkaria izan zen. Data igandearekin bat egitean, familia konpromisoak direla eta, aurreko aldietan baino bazkaltiar gutxiago izan ziren, 22. Ospakizunek segida izan zuten antzerki eta musika emanaldiekin. Zezensuzkoak despeditu zituen festak.