Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kadete mailan Irurtzungo bikote batek jokatu zuen, Barberena-Iraizoz, baina ez zuten txapela janztea erdietsi. Gainontzeko jokalariak Euskal Herriko hainbat txokotakoak ziren. Txapelketa irailaren 21ean hasi zen eta larunbatero kadete, gazte eta 21 urte azpikoen mailan aritu dira jokoan. Txapelketak bere azken neurketetan ondorengo emaitzak utzi zituen:Kadete mailako finalaLoidi-Maiza (Añorga) 22 / Barberena-Iraizoz (Bi Aizpe) 9 Gazteak mailako finalaXabi-Perez (Zaramaga) 5 / Perez-Domeka (Ortuella) 2221 urte azpikoen finalaGojenola-Arrese (Lemoa) 14 / Mtz. De Manero-Bilbao (La Puebla) 22 Irurtzungo eskolaBi Aizpe pilota txapelketa bukatu den honetan, Irurtzungo Pilota Klubak laster bere 30. urteurrena ospatuko du. Eta dirudienez etorkizuna ere ziurtatua du, izan ere, une honetan 60 pilotari gazte ditu eskolak pilotari jo eta jo. Horretaz gain, bere historian pilotari azpimarragarriak ere sortu dira Irurtzungo pilota taldetik, Ismael Chafeé eta Aritz Begino, besteak beste.