Xotak galdu

Guaixe 2007ko azaroaren 21a

Emakumezkoen Xota taldeak asteburuan ligako 3. jardunaldia jokatu zuen etxean Mutilbera taldearen aurka eta 2-3 markagailuarekin galdu egin zuen neurketa. 3. jardunaldi horren ostean, talde irurtzundarra, lehen jardunaldian eskuratu zuen puntuari esker, 7.a da sailkapen nagusian. Xota senior mailako lehen multzoan ari da lehian eta horretako liderra une honetan Beriain taldea da 9 punturekin. 4. jardundian Xotak Aurrera taldea izanen du aurrez aurre. Azken hori 6. da 3 punturekin. Ikuskizuna, bihar, arratsaldeko 18:00etan Leitzako kiroldegian izanen da.