Etxez-etxeko lanean trebatzen

Guaixe 2007ko azaroaren 20a

HelburuakLastailaren 8tik azaroaren 9ra bitartean, astelehen, asteazken eta ostiralero izan da ikastaroa, 09:30etik 12:30era. Iruñeko Gurutze Gorriko kideek etxez-etxeko laguntzari buruzko hainbat alderdiren gainean azalpenak eman zizkieten emakumeei, besteak beste: adineko pertsonen arlo psiko-soziala; zaintza pertsonalak (higienea eta ziurtasuna eta ariketa fisikoa); etxeko garbiketa eta zaintza; gaixotasun eta istripu ohikoenak pertsona helduetan; ohean dauden pertsonen zaintza; elikadura eta nutrizioa eta lehen sorospenak. Ikastaroa programatzeko garaian bete nahi ziren helburuak honakoak ziren: behar dutenei etxez-etxeko zerbitzuan aritzeko prestakuntza eskaintzea; lan munduan sartzeko bidea erraztea prestakuntza ikastaroen bidez; bertakoak eta etorkinak elkar ezagutzea, hurbiltzea eta harreman egokia izatea sustatzea eta, azkenik, arlo horretan lan egiten duten etorkinen kopurua gero eta handiagoa denez, pertsona horiek dituzten prestakuntza beharrei erantzun bat ematea. GusturaImmigrazio Zerbitzuak jakitera eman digunez ikastaroa "oso begi onez hartua" izan zen, eta parte-hartzaileek esan zuten "oso interesgarria eta baliotsua" izan zitzaiela. Ikastaroa despeditzeko kultur arteko otordua prestatu zuten eta hartan Maroko eta Euskal Herriko ohiko jakiak dastatzeko aukera izan zuten, baita errezetak trukatzeko ere. Gainera, emakumeek beste baterako hitzordua jarri dute. Orduan gastronomia izanen da elkartzeko arrazoia. Bestalde, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzutik jakitera eman dute egitasmo hori edo antzekoak antolatzeko interesa duenak 648 070 710 telefonora deitzea besterik ez duela.