Andia eta Aldapa karrikek argiteri berria izanen dute

Guaixe 2007ko azaroaren 21a

Horretaz gain, udalak lehen saldu gabe gelditu zen lur sail bat berriro salgai jartzea erabaki du. Enkante bidez eginen da. Izurdiagako bidean, ezkerretara dagoen, S1U8 unitatean etxe bat jaso liteke. Udala hura 93.000 eurotan salgai jartzea erabaki du, aurrekoan baino 3.000 euro merkeago. MozioakEtxerat-ek udalari preso politikoen aldeko konpromisoa eskatu zion. Horrekin batera presoak Euskal Herrian bere eskubideen jabe izateko eskatzen zuen mozioa onartu zuen udalak, NaBai eta EAE-ANVko botoekin. UPN abstenitu egin zen. Bestalde, erakunde berari diru laguntza emateko mozioa ez zen aurrera atera, ekintzaileak izan ziren alde bozkatu zuten bakarrak. NaBaiko kide batek abstentzioa eman zuen eta gainontzeko zinegotziek aurkako botoa eman zuten. Bestalde, Irurtzungo Udalak ere erabaki zuen bere ohiko bilkuren data aldatzea. Hala, hileko lehen ostiraletan izatetik lehen asteartean izatera pasa dira. Ordua ez da aldatu eta 19:00etan izaten jarraituko dute.